Aizkora etxean ta
kirtena basoan,
ez daukazu harturik
senarra besoan.

Etxeak zein on duen
gainean teilatu,
herrian behar tugu
senarra bilatu.

Oraingo mutilzarrak
zertako dirade?
Sos bat izan orduko
tabernan dagode.

Oraingo mutilzarrak,
apo-zangorekin,
ezkonduko lirake
balute norekin

Vídeo incorreto?