Kristau prestu bat bailitzan
asto bat dago elizan.

Hantxe da abiatu
debotenganantza
eta beste bat dela
ematen du antza
baina haren otoitza
dirudi burlantza
pater nosterrik gabe
egin du arrantza.

Kristau prestu bat bailitzan…

Korura igon eta
han daude kantari
apezpiku jaunaren
hogei zerbitzari
pena ematen diote
gure astoari
ez baitaki latinez
gaixo pekatari.

Kristau prestu bat bailitzan…

Apaiza semoilari
dago pulpituan
hainbeste garraxia
arnasa itoan
gure astoarekin
sartu da pleituan
eta honen arrantzak
ixiltzen zituan.

Kristau prestu bat bailitzan…

Elizan du sufritu
momentu larririk
arrantzarik gabeko
lastimagarririk
kristau belauniko
lurrean jarririk
inork ez du ikusi
haren belarririk.

Kristau prestu bat bailitzan…

Buztana altua eta
korotik erori
bertan akabatzen da
ez delako txori
zerura jotzen eta
aita San Pedrori
zer moduz gustatuko
asto nabar hori.

Kristau prestu bat bailitzan…

Aita San Pedrok dio
ai zer patzientzi
zeruan astorik
ez zuen lizentzi
baina sarrera onik
nola galerazi
kabestroan dakarzki
hamar indulgentzi.

Kristau prestu bat bailitzan…

Vídeo incorreto?