Basa andere maitagarria
goizaldez topa zintudan,
lanbro lainotan argi izpia
behor azkar grin zurian.

Bide ertzetan,
iohaneko sakonetan
biluzik nengoen zure bila.
Ene ileak
leundu eta apainketan
ibili ninduzun besartean.

Hordi naukazu betiko zuzia
maitasun eta odolez.
Suzko enbatak
erreko duen guztia
erneko zaigu zure indarrez.

Vídeo incorreto?