Gelatxo zuri garbian neska dago
ilhe gorriak orrazten,
ilheok ilhun-nabarrez gorriago.

Neska-gela ixilean
gaur zerk dio
begi beltza itzalpetu?
athean jo du norbaitek, batek dio
- ahapetik, bainan entzun ahal laite -
"ni naun berriz ethorria,
arren, iriki ezadan,
baihaut maite
Ni naun zaldiz ethorririk
amore-zun
urrundikan, hain urrundik!..."
Haren bihotzak ordea
ez du entzun.

Gau betearen erdian bera dago
gau itzalaren beldurrez
haren begi zabal biok zabalago.

Vídeo incorreto?