Itsasoak mendez mende
beratzen du hondarra,
haitzen kontra hausten
bere arimaren indarra,
arimaren indarra.
Kresal usainak dakarkit
maitearen aparra,
ene bihotzaren mugak
hegoa ta iparra,
hegoa ta iparra.

Hegoatik Iparrera
doan bide luzea,
pozkarian ostadarra
nahigabean lezea,
nahigabean lezea.
Zure arnasa zait, maitea,
bizigarri hezea
eguzkitik ilargira
datorkidan haizea,
datorkidan haizea.

Maite dut eguzkiaren
gorritasun bipila,
gehiago ilargiaren
argitasun isila,
argitasun isila.
Zu bizirik ni, maitea,
gerta banendi hila,
zatoz izarren zelaira
ene arimaren bila,
ene arimaren bila.

Ene arima Hegoatik
Iparrera egina,
ilargipean zurbila,
itsasoan urdina,
itsasoan urdina.
Eguzkiak haizeari
damaion maitemina
bil dezagun elkarrekin
bakarrean ezina,
bakarrean ezina.

Vídeo incorreto?