Matxalen Karduk asto ganean
Bilbora bostehun arrautze
daroazela,Erletxetako
mutil koskorrak dirautse:
-Matxalen Kardu, Matxalen Kardu,
zer daroazu astoan ?
-Zera jaroat... asto-korotzak
zuek joteko lepoan.

"Añaniñoen atso sorgina"
esanda, danak harrika,
hartzen deutsoe asto zahar hori
aurretik arin-arinka.

Halako baten zapalduten dau
kurebioen etxea.
Honeek hasarrez lau aldeetatik
astoari heltzen deutsie.

Ene mutilak ! Zer zoan hango
putz, arrantza ta dantzea !
Agur Matxalen, zure astoa... ta
arrautzak Bilbon saltzea !

Vídeo incorreto?