Bilboko portua zinen zu
ai ene Begoña
Debako aingura ederra
Arritxuren soina
ai Olatz Mutrikuko faroan
ene zikoina.

Horra zer den oroimina
Orain Nahi eta ezina.

Amezketa aldeko Larraitz
ene poxpoliña
Dimostarra zen Arantzazu
dantzari txoliña
Iruñean Iratxe zen soka
ni biboliña.

Horra zer den oroimina
Orain Nahi eta ezina.

Blanka ai Blanka Gasteizeko
maindire zuria
Ainhoa, udazkena eta
Sarako euria...
Ai Estibaliz Aguraineko
begi guria.

Horra zer den oroimina
Orain Nahi eta ezina.

Oh Leire iraultzaile lehun
atarrabiarra
Oûatiko su bajuetan
Arantzaren garra
Aio Maider Baionako ene
ipar izarra.

Horra zer den oroimina
Orain Nahi eta ezina.

Vídeo incorreto?