Babalore, babalore, babalore, babalore, aurpegian bi kolore.
Zirrikitu, zirrikitu, zirrikitu, zirrikitu, ikusia irrikitu.
Zilipurdi, zilipurdi, zilipurdi, zilipurdi, maldan behera bi ipurdi.
Zalaparta, zalaparta, zalaparta, zalaparta, kaosaren txalaparta.
Tripazagi, tripazagi, tripazagi, tripazagi, gibelandi buru-nagi.
Karramarro, karramarro, karramarro, karramarro, larrusendo buru-harro.
Arrakasta, arrakasta, arrakasta, arrakasta, dirua da gura kasta.
Barrikada, barrikada, barrikada, barrikada, karrikatik harrikada.
Arrapostu, arrapostu, arrapostu, arrapostu, hamarrentzat bi lanpostu.
Astelehena, astelehena, astelehena, astelehena, usteletan ustelena.
Begizulo, begizulo, begizulo, begizulo, hurrengoan egizu lo.
Bihotzerre, bihotzerre, bihotzerre, bihotzerre etxe dena baietz erre.
Txoropito, txoropito, txoropito, txoropito, isil hadi eta kito.
Datorrela, datorrela, datorrela, datorrela, datorrena datorrela.

Vídeo incorreto?