Zugana Manuela
nuanëan pentsatu
uste det ninduela
deabruak tentatu;
ikusi bezainekin
naiz enamoratu.
Ojala ez bazina
sekulan agertu!

Amodioz beterik,
esperantza gabe!
Zergatik egin zinan
bihotz honen jabe?
Zuk esan be(h)ar zenuen:
"hemendikan alde!"
Egiazki ez naiz ni
bizardunen zale.

Barkatu be(h)ar dituzu
nere erokeriak,
zure begira daude
nere bi begiak.
Garbi-garbi esan dizut,
nere ustez, egiak.
Zoraturikan nauka
zure aurpegiak.

Gauean ibili naiz
guzizko ametsetan,
Donosti(a)n nengoela
Andra Marietan,
(e)ta ikusi nuela
herri (h)artako plazan
erdian zebilela
Manuelatxo dantzan.

Vídeo incorreto?